Lisa Adkins
Lisa Adkins (Australia, 1966) australiar soziologo eta akademikoa da.2018tik, katedra bat du Sidneyko Unibertsitatean, eta, han, Gizarte eta Politika Zientzien Eskolako arduraduna ere bada; 2015etik, Finlandiako Akademian ere irakasle ospetsua izan da; eta, aurretik, katedrak egin zituen Manchesterreko Unibertsitatean eta Goldsmithsekoan.
Hainbat saiakera argitaratu ditu, soziologia ekonomikoaren eta teoria feministaren esparruetan; eta, ondoren, gizarte postindustrialetan kapitalismo finantzario baten menpe dagoen ongizate estatuari eta lan merkatuei buruzko argitalpenak egin ditu. Wikipediatik informazioa lortu
1