Matsuo Bashō

thumb|250px|Matsuo Bashō [[Ōgaki (Gifu)|Ōgakira iritsi zela oroitarazten duen estatua.]] thumb|250px|Bere etxolaren ondoan bananondo arrunt bat zegoen, eta handik hartu zuen Bashō izena

Matsuo Bashōjaponieraz 松尾 芭蕉—, jaiotza izen Matsuo Kinsaku —松尾 金作— (Tsuge, Honshu, Japonia, 1644- Osaka, Honshu, Japonia, 1694ko azaroaren 28a) japoniar idazlea, Edo garaiko poetarik ospetsuena izan zen.

Haikai no renga (俳諧の連歌), egungo Haiku olerki estiloaren sortzailea, poema-molde horren lau maisu handienetako bat da, Yosa Buson, Kobayashi Issa eta Masaoka Shikirekin batera. Bashōk haikua landu eta sendotu zuen estilo sinple eta osagai espiritual batez. Bertso bikainak idatzi zituen, izadian aurkitzen zuen lasaitasuna eta bakardadea goraipatuz. Bere poesiak nazioarteko ospea lortu zuen, eta, Japonian, bere olerki asko monumentu eta leku tradizionaletan azaltzen dira.

Bashō gaztetan hasi zen poesiaren artea praktikatzen, eta, geroago, Edoko (gaur egun Tokio) agertoki intelektualean sartu zen, ondoren Japonia osoan ospetsu bilakatzeko. Poeten maisu izan arren, une jakin batzuetan, literatur zirkuluen bizitza sozialari uko egin zion. Nahiago izan zuen herrialde osoa oinez zeharkatu, uhartearen iparraldera ere bidaiatuz nahiz eta oso populazio gutxiko lurralde izan. Ibilbide horiekin, bere idazkietarako inspirazio-iturriak aurkitu nahi zituen.

Bashōk ez du tradizioarekin hausten, baizik eta ustekabeko moduan jarraitzen du. Berak zioen moduan: «Ez dut antzinakoen bidea jarraitzen, baizik eta haiek bilatutakoaren bila nabil». Bashōk, poesia klasiko handiaren sentimendu kontzentratua, bitarteko berriekin adierazi nahi du.

Matsuo Bashōren poemak hitz lauzko testuen artean ageri dira, egunkari edo bidaia kontakizunetan bereziki, eta une hautatuak, hunkipenak eta gogoetak islatzen dituzte. Bere poemek inguruan duen lehen eskuko esperientzia batek du eragina, eta, sarritan, bere bizipenak sinpletasun handiz adieraztea lortzen du. ''Haiku''ari buruz, Bashōk esan zuen: «leku eta une jakin batean gertatzen dena baino ez da».

Lanik ospetsuena, ''Oku no Hosomichi'' (Okurako bide estua) du, 1689an argitaratua. Bashō hil ondoren, haren dizipulu askok maisuaren poema ugari bildu zuten: ''Bashōren eskolako zazpi bilduma'' (1774). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Bashō, Matsuo', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
1
nork Bashō, Matsuo
Argitaratua 1966
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali