Michel Cépède

Michel Cépède (Wimereux, Pas-de-Calais, 1908ko urriaren 20a - Paris, 1988ko azaroaren 26a) agronomo eta administratzaile frantsesa izan zen.

Ingeniaritza, geologia eta zuzenbidea ikasi zituen. Dena dela, bere karrera nekazaritzaren ingurukoa izango zen: nekazaritza ekonomiako irakaslea Nekazaritza Institutuan (1931), Nekazaritza ministerioko bulegoburu, zuzendariorde eta ikasketaburu (1944-1945), ekonomia eta soziologia irakaslea Nekazaritza Institutuan (1947), Elikagaiak eta Nekazaritza ministerio arteko batzordeko lehendakari, sozialisten garaiko hainbat ministeriotako batzordetako kide eta Klèber Loustauren kabineteko zuzendari (1956-1957), Nekazaritza ministerioko ekonomia-ikerketetako eta plangintzetako zuzendari (1957-1959), gosearen kontrako kanpainako Frantziako batzordeko lehendakari (1970-1985), Frantziako nekazaritza-akademiako kide (1971). Gerra-garaian preso egon zen eta bere tesia bukatzeko aukera izan zuen. 1943an Frantziara bidali zuten berriz eta Parisko altxamenduan eta Nekazaritzako ministerioaren askapenean parte hartu zuen. Ondoren, FAOren sorreran (Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) parte hartu zuen. Hainbat kargu izan zituen sindikatu sozialistan eta baita alderdi sozialistako zenbait erakundetan ere. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Cépède, Michel', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
1
nork Cépède, Michel
Argitaratua 1967
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali