Jacques Godbout
Jacques Godbout (Montreal, 1933ko azaroaren 27a) kanadar olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta zinemagilea da.Bere sorterrian egin zituen ikasketak, baina Addis Abebako Unibertsitatean lan egin zuen, Etiopian, frantseseko eskolak ematen, 1954tik 1957ra, eta hainbat bidaia egin ditu Egipto, Grezia eta Antilletan barrena. ''L'aquarium'' eleberria da Godbouten liburu nagusietako bat eta, beste zenbait sariz gainera, France-Canada saria irabazi zuen lan hari esker. 1962an Frantses Hizkuntzaren Mugimendu Laikoaren (Mouvement laïque de langue française) aitzindari izan zen, eta Idazle Quebectarren Batasunaren (L’Union des écrivaines et des écrivains québécois) sorreran parte hartu zuen, orobat, 1977an; ''Liberté'' aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. Godboutek frantsesez idatzi du, eta bere obretan bere garaiko kulturaren inguruko arazoak islatu ditu, besteak beste, idazlearen hizkuntzarekin zerikusia duten identitate-arazoak. Ingurune elebidunean eta bi kulturakoan idazten duen sortzailearen egoera aztertu du arreta bereziz.
Haren literaturan diskurtsoa antolatzeko baliabide berrien bilaketa nabarmentzen da, eta azpimarratzekoa da estiloaren bizkortasuna, tonu, erregistro eta baliabideen aniztasuna, eta azkenik, umorea. Olerkigintzaren alorrean egindako lanetik azpimarratzekoak dira ''Carton-pâte'' (1956, ''Kartoi orea''); ''Les pavés secs'' (1958, ''Kale lehorrak''); eta ''C'est la chaude loi des hommes'' (1960,'' Gizonen lege beroa''); eta eleberrietan, berriz, ''L´aquarium'' (1962, ''Akuarioa''); ''Le couteau sur la table'' (1965, ''Labana mahai gainean''); ''Salut Galarneau'' (1967, ''Agur Galarneau''); ''D´amour, P. Q.'' (1972); eta ''Les têtes de Papineau'' (1981). Godboutek idatziak dira, halaber, ''La Grande Muraille de Chine'' (1969, ''Txinako Harresi Handia''); ''Le réformiste, textes tranquilles'' (1975, ''Erreformista, testu lasaiak''); ''Souvenirs shop, poèmes et proses 1956-1980'' (1984, ''Souvenir denda, olerkiak eta prosak'') eta ''Une histoire américaine'' (1986, ''Historia amerikar bat'').
Aurrekoaz gain, lau film luze eta 30 dokumental egin ditu. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Godbout, Jacques 1933-
Argitaratua 1981
Argitaratua 1981
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Lê Vũ Hùng, Trường Đại học Đồng Tháp


