David González
David González (Bilbo, Bizkaia, 1979ko martxoaren 25a) baxu jotzailea da. Ospetsua da Berri Txarrak taldean aritu zelako, 2008tik 2019ra, Gorka Urbizurekin (ahotsa eta gitarra) eta Galder Izagirrerekin (bateria) batera. Horren aurretik, lehendabizi E-Virus 69 taldean aritu zen, eta ondoren Pi L.T. taldean, 2002tik 2005era. Hogei urteren ondoren taldeak "Balak airean" diska berria kaleratu du eta biran hasi dira diskoa aurkezten. Honekin batera, 2007an sortutako Cobra taldean jotzen du ere. Besteak beste, 2022an Madrilgo Morgan taldearekin jo zuen, Fito & Fitipaldis taldearen biraren barruan. Wikipediatik informazioa lortu
1