Tony Hoare
Tony Hoare (Kolonbo, 1934ko urtarrilaren 11), Britainia Handiko informatikaria da, 1959-1960 urteetan quicksort izeneko ordenazio-algoritmoa garatu zuena. Sir Charles Antony Richard Hoare edo C. A. R. Hoare izenekin ere ezaguna da. Horretaz gain, programen zuzentasuna egiaztatzeko Hoare logika definitu zuen; prozesu konkurrenteen elkarrekintzak espezifikatzeko Communicating Sequential Processes (CSP) izeneko komunikazio-lengoaia garatu zuen, filosofoen afariaren problema ebazteko erabil daitekeena. Occam programazio-lengoaiaren inspiratzaile ere izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
1
2
3
4