Anthony Hope
Sir Anthony Hope Hawkins, (1863ko otsailaren 9a – 1933ko uztailaren 8a) idazle ingelesa izan zen. Ruritania deritzon alegiazko herrian girotutako lanek famatu zuten, eta batik bat ''The prisoner of Zenda'' eleberriak (1894). Erresuma horretan ere kokatu zituen ''The Heart of Princess Osra'' ipuin bilduma eta ''Rupert of Hentzau'' (1898) eleberria.Hope Londresen jaio zen. Abokatu izateko ikasketak egin zituen eta langintza horretan jardun zuen 1894 arte.
1890ean bere lehen literatur lana osatu zuen: ''A Man of Mark''. 1894an ''Westminster Gazette'' argitalpenak ''The Dolly Dialogues'' atera zuen aldian-aldian. Urte berean ''Zendako presoa'' kaleratu zuen, eta lortu zuen arrakastari esker idaztea lanbide bilakatzea lortu zuen. Eleberri eta antzerkirako testuak sortu zituen batik bat. Hor dira Nell Gwyn aktorearen bizitzaren inguruan osatutako ''English Nell'' eleberria, edo ''Sophy of Kravonia'' (1906), ''Zendako preso''aren ildo bertsuko lana.
Lehen Mundu Gerran Britainiaren aldeko propaganda egitearren Sir titulua jaso zuen. 1927an bere autobiografia kaleratu zen: ''Memories and notes''.
1933an Londresen hil zen eztarriko minbiziak jota. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Hope, Anthony
Argitaratua 2000
Argitaratua 2000
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Lê Vũ Hùng, Trường Đại học Đồng Tháp
2
nork Hope, Anthony
Argitaratua 2009
Argitaratua 2009
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
3
nork Hope, Anthony
Argitaratua 2000
Argitaratua 2000
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Trà Vinh
4
nork Hope, Anthony
Argitaratua 2003
Argitaratua 2003
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Trà Vinh