Eliot Janeway

Eliot Janeway (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1913ko urtarrilaren 1a - ''Ib.'', 1993ko otsailaren 8a) Estatu Batuetako ekonomista politiko garrantzitsuenetako bat izan zen. Presio politikoak ekonomiaren eta merkatuaren joerak baldintzatzen dituelako teoria polemiko eta probokatzailea proposatu zuen eta ''Calamity Janeway'' goitizena eman zioten Wall Streeten, burtsa-merkatuaren porrotaren aurreikuspen goibelak egiten zituelako etengabe.

Ekonomia- eta politika-ikasketak egin zituen. ''The Nation'' aldizkarian 1937-1938ko berehalako krisialdia aurreikusiz eta konponbideak eskainiz zenbait artikulu idatzi ondoren, eragin handia izan zuen Franklin D. Roosevelten politikagintzan. Politikoki independentea izanik, Franklin D. Rooseveltekin hasi eta Ronald Reagan bitarteko politika ekonomiko guztiak kritikatu zituen, liburuetan eta ''Chicago Tribune-New York News Sindicate''rako idazten zituen artikuluetan. ''Struggle for Survival'' (1951, ''Bizirik irauteko borroka'') bere lehen liburuaren ondoren, beste asko idatzi zituen inbertsore pribatuentzat: ''What Shall I Do With My Money?'' (1970, ''Zer egingo dut nire diruarekin?''), ''You and Your Money'' (1972, ''Zu eta zeure dirua''), eta, gobernuaren politika aztertuz, ''Prescriptions for Prosperity'' (1983, ''Aberastasuna sortzeko arauak'') eta ''The Economics of Chaos'' (1983, ''Kaosaren ekonomia''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Janeway, Eliot', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
1
nork Janeway, Eliot
Argitaratua 1968
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
2
nork Janeway, Eliot
Argitaratua 1970
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali