John Maynard Keynes
John Maynard Keynes (ingelesezko ahoskatzea /keɪnz/; Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen. Haren ideiek oihartzun handia izan zuten teoria eta politika ekonomikoetan.Bere pentsamenduaren berritasun nagusia zen hausnartzea sistema kapitalistak ez duela enplegu betera eta ekoizpen-faktoreen orekara jotzen, baizik eta oreka batera, zeinak halabeharrez bakarrik bat etorriko den enplegu osoarekin. Keynesek eta gerraosteko bere jarraitzaileek, nabarmendu zuten ez soilik eskaintza metatuaren goranzko izaera, ikuspegi klasikoari kontrajarrita, baizik eta eskari metatuaren ezegonkortasuna ere, merkatu pribatuetan gertatutako shocken ondorioz letorkeena inbertitzaileen konfiantzan izandako gorabeheren ondorioz. Azterketa horren ondorio nagusia da esku-hartze publiko zuzenaren alde egitea gastu publikoaren arloan, eskari metatuaren arrakala edo defizita estaltzeko. Makroekonomia modernoaren sortzaileetako bat gisa ere jotzen da.
Keynes oso pertsonaia polifazetikoa izan zen. XX. mendean makroekonomiaren kontsiderazioa aldatu zuen ekonomialari teorikoa izateaz gain, postu ugari bete zituen ekonomia munduan ere; Cambridgeko Unibertsitatean, irakasle izan zen 1908tik; ''Economic Journal''eko editore 1912tik; Royal Economic Societyko idazkari; Erresuma Batuko Administrazioko goi funtzionario, eta, Erresuma Batuaren izenean, nazioarteko negoziatzaile hainbat alditan. Enpresa sektorean ere lan egin zuen: aseguru-konpainia baten inbertsio-zuzendaritzan; King's Collegeko, Ingalaterrako Bankuko eta gobernu britainiarreko finantza aholkulari. Ekonomiaren munduan, historia ekonomikoaren zale amorratua eta ekonomialari handien biografoa ere izan zen. Ekonomia mundutik kanpo, Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketetan, matematikaz, estatistikaz, filosofiaz, literaturaz... interesatu zen, eta, azkenean, ekonomiaz soilik. Cambridgeko Arteen Antzokiko zuzendaria eta akziodun nagusia ere izan zen, baita Bloomsburyko taldearen mezenas ere, pintura modernoaren bildumagilea eta literatura zientifikoaren bibliofiloa. Lehen Keynes baroia izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Keynes, John Maynard
Argitaratua 1935
Argitaratua 1935
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
2
nork Keynes, John Maynard
Argitaratua 1964
Argitaratua 1964
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
3
nork Keynes, John Maynard
Argitaratua 1957
Argitaratua 1957
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
4
nork Keynes, John Maynard
Argitaratua 1984
Argitaratua 1984
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
5
nork Keynes, John Maynard
Argitaratua 2020
Argitaratua 2020
Thư viện lưu trữ:
Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
6
Argitaratua 1994
Beste egile batzuk:
“...Keynes, John Maynard...”
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Lê Vũ Hùng, Trường Đại học Đồng Tháp