Michel Tremblay

Michel Tremblay (Montreal, 1942ko ekainaren 25a) kanadar idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea da. Quebeceko idazle garrantzitsuenetako bat.

Literatura klasikoko ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen, linotipia batean lanean hasteko. Bere lanetan, pertsonaiak ingurune jakin batean kokatzen ditu beti: bera jaio zen auzoan eta kalean. Eleberrietan eta antzerki-lanetan Québeceko mikrokosmosa azaldu du, bera hazitako hiri eta familia-giroaren gordintasun osoarekin. Antzerkigile gisa, 1960an egin zuen debuta, ''Le train'' (''Trena'') obrarekin. Obra hark Quebeceko Idazle Gazteen saria irabazi zuen. ''Belles-Soeurs'' (1968, ''Ezkon ahizpak'') obran bere lanik onena, beharbada ''joual'' hizkera erabili zuen, frantsesa eta ingelesa nahasten dituen hizkuntza-mota. Ordu arte ''joual''a ez zen inoiz erabili antzerkian, baina harrezkero Quebeceko kulturaren ezaugarri nagusitzat erabiltzen hasi zen. Gainera, ''Belles-Soeurs'' garrantzi handikoa da, lotsarik gabe erakutsi zuelako errealitate sozialaren miseria, estalia ordu arte. Haren dramak, beraz, errealismo sozialaren barruan sar daitezke, eta kanadar frankofonoen bizitza arakatzen dute. 1973an, obra horren ingelesezko bertsioa estreinatu zen Toronton, txalo handien artean. Obra hain arrakastatsua gertatu zenez, beste bederatzi pieza idatzi zituen, ''Ezkon ahizpen zikloa'' deitu zuenaren barruan. Lanik aipagarrienak: ''A toi, pour toujours, ta Marie-Lou'' (1971, ''Zurea betiko, zure Marie-Lou''); ''L'impromptu d'Outremont'' (1980, Kanadako burgesiaren azterketa); ''Albertine en cinq temps'' (''Albertine bost alditan''); ''Le vrai Monde?'' (''Benetako mundua''). Bestalde, antzerki-lanak idazteaz gainera, Michel Tremblayk antzerkigile handien lanak egokitu ditu: hasi Aristofanestik eta Tennesse Williamseraino. Eleberrigile gisa ''Chroniques du Plateau Mont Royal'' trilogia (1978-1982, ''Mont Royal ordokiko kronikak'') du lanik aipagarriena.

2005ean, beste eleberri-sorta bat osatu zuen, ''The Cahiers'' (''Le Cahier noir'', ''Le Cahier rouge'', ''Le Cahier bleu''), Montrealgo Iraultza Lasaiaren (1960ko hamarkada) garaiko aldaketez diharduena. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Michel Tremblay', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
1
nork Michel Tremblay
Argitaratua 1998
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali