Munduko Osasun Erakundea
Munduko Osasun Erakundea edo MOE (; ) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da, munduan osasunaren arloko prebentzio, sustapen eta esku-hartze politikak kudeatzen espezializatuta dagoena. Hasieran, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak antolatu zuen, eta MOEren lehen estatutuen idazketa bultzatu zuen. 1948ko apirilaren 7an eratu zen, eta, gaur egun, munduko 196 estatu dira MOEko kide, eta Munduko Osasun Batzarraren bidez gobernatzen dute Erakundea.Erakundearen helburuak dira: nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza. Wikipediatik informazioa lortu
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20