Randy Pausch

Randolph Frederick Pausch (Baltimore, Maryland, 1960ko urriaren 23a - Chesapeake, Virginia, 2008ko uztailaren 25a) informatikako irakasle izan zen Carnegie Mellon Unibertsitatean, Pittsburgh, Pennsylvania (AEB). Hainbat liburu idatzi zuen eta ospe izugarria lortu zuen ''Azken hitzaldia'' lanak, 2007ko irailaren 18an Carnegie Mellon unibertsitatean eman zuen hitzaldia, alegia.

2006ko abuztuan, pankreako minbizia diagnostikatu zioten. Gaixotasunaren aurka borroka egin zuen, kimioterapia eta kirurgiak erabiliz, baina 2007ko abuztuan, zer eginik ez zegoela jakin zuen, metastasia gibela eta barearen jabe egin baitzen. Hau jakin zuenean, kimioterapian jarraitu zuen, bizitza gehien luzatzen saiatuz, baina 2008ko maiatzean kantzerra biriketan zegoen eta erabat zabaltzen ari zitzaion.

2008ko uztailaren 25ean hil zen.

Pauschek Brown unibertsitatean lortu zuen Konputazio Zientzietako titulua. National Science Foundation Presidential Young Investigator izendatu zuten eta Lilly Fundazioko irakasle izan zen.

1988tik 1997ra arte Virginiako Unibertsitateko Konputazio Zientzietako departamentuko irakasle izan zen.

Walt Disney Imagineering eta para Electronic Arts (EA) lan egin zuen.

Liburuak eta artikulu ugari idatzi zituen eta Alice softwarearen sortzaile izan zen.

Pauschek informatika munduan sariak jaso zituen: Karl V. Karlstrom Outstanding Educator Award eta ACM Special Interest Group on Computer Science Education Award eta ACMko kide egin zuten 2007an.

2008ko maiatzean, Time aldizkariak [https://web.archive.org/web/20120606192142/http://www.time.com/time/specials/2007/article/0,28804,1733748_1733756_1736194,00.html eragin handiena zuten munduko 100 pertsonen artean kokatu zuen]. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Pausch, Randy.', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
1
nork Pausch, Randy.
Argitaratua 2009
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
2
nork Pausch, Randy.
Argitaratua 2009
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
3
nork Pausch, Randy.
Argitaratua 2009
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
4
nork Pausch, Randy, Zaslow, Jeffrey
Argitaratua 2011
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali