Roger Sessions

Roger Huntington Sessions (New York, 1896ko abenduaren 28a – Princeton, New Jersey, 1985eko martxoaren 6a) estatubatuar musikagilea izan zen.

Hamalau urte zituenetik Harvardeko Unibertsitatean ikasi zuen eta hemezortzi urterekin graduatu zen. ''Harvard Musical Review''n idatzi zuen eta editorea ere izan zen. Ondoren, Horatio Parker eta Ernest Bloch izan zituen ikasle Yaleko Unibertsitatean, eta irakasle izan zen Smith Collegen.

1930eko hamarkadan hasi zen konposatzen, Europan zehar emaztearekin bidaiatzen zuen bitartean. 1933an itzuli zen Estatu Batuetara, eta irakasle izan zen Princetongo Unibertsitatean, Kaliforniako Unibertsitatean eta Juilliard Schoolen. Arnold Schoenberg eta Thomas Mannen laguna izan zen.

1974an Pulitzer sari berezia jaso zuen eta 1982an Pulitzer Saria Musikan.

Estilo neoklasikoan konposatzen hasi zen eta doinu konplexuagoetarantz eta posterromantizismorantz eboluzionatu zuen. Azkenik, Vienako Bigarren Eskolako dodekafonismora iritsi zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Sessions, Roger', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
1
nork Sessions, Roger
Argitaratua 1996
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali