Barbara Smith

Barbara Smith (Cleveland, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko abenduaren 16a) ekintzailea eta idazlea da, LGBT komunitatearen eskubideen defendatzailea. Ameriketako Estatu Batuetako afro-amerikar feminista nabarienetakoa izan da. 1970eko hamarkadaren hasieran, irakaskuntzan, idazten eta feminismo beltzean jardun zuen. Eskola eta unibertsitate ugaritan irakatsi du. Smithen saiakera eta artikuluak hedabide entzutetsu ugaritan agertu dira, tartean ''The New York Times'', ''The Black Scholar'', ''Ms.'', ''Gay Community News'', ''The Guardian'', ''The Village Voice'', ''Conditions'' eta ''The Nation''. Barbarak ahizpa biki bat du, Beverly Smith, aktibista lesbiana eta idazlea.

Audre Lorderekin batera, Kitchen Table: Women of Color Press argitaletxea sortu zuen, emakume beltzek idatzitako argitalpenetan espezializatua. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egin zuen lan kritiko eta editorialak afro-amerikar emakumeen literatur tradizioa hobetzen eta feminismo beltza definitzen lagundu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Smith, Barbara', Bilaketaren denbora: 0,14s Findu emaitzak
1
2
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali