Thomas Hardy

Thomas Hardy (Upper Bockhampton, Dorsetshire, 1840ko ekainaren 2a - Max Gate, Dorchester, 1928ko urtarrilaren 11) idazle britainiarra izan zen.

Lurjabe txikiz osaturiko familia batean jaio zen; etxean bertan grekoa eta latina ikasi zituen. Arkitektura ikasi ondoren, literaturari lotu zitzaion eta eleberria, poesia eta antzerkia landu. 1872an argitaratu zuen bere lehen lan aipagarri: ''Under the Greenwood Tree'' (''Baso berdearen azpian''). 1873an, ''A Pair of Blue Eyes'' (''Begi urdin parea'') bigarren eleberria agertu zen, Emma Laviniak–hurrengo urtean harekin ezkondu zen emakumeak– inspiratua. Ondoko eleberriek ospe handia eman zioten literaturazaleen artean. Hona ezagunenak: ''Far from the Madding Crowd'' (1874, ''Jendetza zoroagandik urrun''); ''Return of the Native'' (1878, ''Sorterrirako itzulera''); ''The Mayor of Casterbridge'' (1886, ''Casterbridgeko alkatea''); ''The Woodlanders'' (1887, ''Basoko biztanleak''); ''Tess of the D'Ubervilles'' (1891); ''Jude the Obscure'' (1895, ''Juda Iluna''). Obra horietan ikuspegiak eta nekazari-lanak eta ohiturak jasotzeko trebetasunaz gainera, pertsonaien psikologia barneratzeko dohain handiak erakutsi zituen Hardyk. Mundu zaharraren eta berriaren arteko gatazka erakusten du, Wessex izeneko alegiazko lurralde mitikoan. Bestalde, halabeharrak gupidagabe astindu ohi ditu Hardyren pertsonaiak, eta haren aurka ezin dute deus egin. Umoreak ezkortasun hori jabaldu egiten du kontakizun-liburuetan: ''Wessex Tales'' (1888, ''Wessexeko ipuinak''), ''A Group of Noble Dames'' (1891, ''Dama nobleen taldea''), ''Life's Little Ironies'' (1894). Azken urteetan, Hardyk prosari utzi eta hitz neurtuz idazteari ekin zion. Jardun horri dagozkio, besteak beste, ''Poems of the Past and Present'' (1901, ''Iraganeko eta egungo poemak''); ''The Dynasts'', Napoleonen gerra gai duen poema dramatiko luzea (1904-1908); ''Time's Laughingstock and Other Verses'' (1909, ''Denboraren barregarria eta beste bertso batzuk''); ''Satyres of Circumstance'' (1914). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 13 emaitzak -- 13 bilaketa honetara 'Thomas Hardy', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
1
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1991
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
2
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1992
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
3
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1991
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
4
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1993
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
5
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1991
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
6
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1996
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
7
nork THOMAS HARDY
Argitaratua 1997
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
8
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1966
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
9
nork Thomas Hardy
Argitaratua 1992
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
10
nork Thomas Hardy
Argitaratua 2024
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
11
nork Thomas Hardy
Argitaratua 2024
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
12
nork Thomas Hardy
Argitaratua 2024
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
13
nork Hardy, Thomas
Argitaratua 2000
Beste egile batzuk: ...Thomas Hardy; Retold by Clare West...
Thư viện lưu trữ: Trung tâm Học liệu Trường Đại học Trà Vinh
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali