Richard Wagner

Wilhelm Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22a - Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13a) konpositore, orkestra zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismo edo Pizkundearen garaikoa. Wagnerren konposizioak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik, armonia aberatsengatik eta orkestrazioengatik. Aipagarrienak azken aldikoak dira. ''Leitmotiv''ak erabiltzen zituen: pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoak. Operako konpositore gehienek ez bezala, Wagnerrek musika ez ezik libretoa ere idazten zuen. Hala ere, musikaren eta antzerkiaren arteko harremanari buruz zituen ideiak aldatu egin ziren berriro, eta opera-forma tradizional batzuk berrezarri zituen bere azken etapako obretan, hala nola ''Die Meistersinger von Nürnberg'' (Nurembergeko maisu kantariak) lanean.

Hasieran, Weber eta Meyerbeerren tradizioa jarraitu zuen, esaterako, ''Der fliegende Holländer'' edo ''Tannhäuser'' lanetan. Gerora, Wagnerrek opera (artelan totala) egin zuen. Artelan horiek sintesi poetiko, bisual, musikal eta dramatikoa sortu nahi zuten, eta, horren inguruan, saiakerak idatzi zituen 1849 eta 1852 artean. Kontzepzio horren aplikazio ikusgarriena ''Der Ring des Nibelungen'' (Nibelungoen eraztuna) lan ikaragarrian ikus daiteke.

Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Bere lan nagusia ''Der Ring des Nibelungen'' izeneko opera da. Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).

Bere ''Tristan und Isolde'' opera, batzuetan, musika klasiko garaikidearen abiapuntu gisa azaltzen da. Wagnerren eragina filosofiara, literaturara, arte bisualetara eta antzerkira ere hedatu zen. Bere lanak imajinatzen zituen moduan eta diseinu berriekin eszenaratzeko, Bayreutheko Festspielhaus antzokia eraikiarazi zuen. ''Eraztuna''ren eta ''Parsifal''en tetralogiaren estreinaldia bertan egin zen, eta bere ondorengoek, urtero antolatzen duten jaialdi batean, bere opera-lan garrantzitsuenak antzezten jarraitzen dute. Orkestra-zuzendaritzari buruz Wagnerren iritziak ere eragin handia izan zuen. Musikari, antzerkiari eta politikari buruz asko idatzi zuen, azken hamarkadetan eztabaidagai izan direnak, batez ere eduki antisemita duten batzuk, hala nola ''Judaism in Music'' saiakera, baita Adolf Hitlerrengan eta nazionalsozialismoarengan ustezko eraginagatik ere. Iritzi hori sustatuta dago haren idatzietan, alemaniar nazionalismoa goraipatzen baitute.​​

Wagnerrek hori guztia lortu zuen nahiz eta bere bizitza, azken hamarkadetara arte, erbeste politiko, amodio gorabeheratsu, pobrezia eta hartzekodunengandik behin eta berriro ihes egiteak ezaugarritu. Bere nortasun oldarkorrak, eta askotan musika, politika eta gizarteari buruzko iritzi zuzenegiak, pertsonaia polemikoa bihurtu zuten, oraindik mantentzen duen etiketa. Bere ideien eragina aurki daiteke mendeko arte askotan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Wagner, Richard', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
1
nork Wagner, Richard
Argitaratua 2011
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
2
nork Jenkins, Sue, Wagner, Richard
Argitaratua 2011
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
3
Thư viện lưu trữ: Thư viện Trường Đại học Đà Lạt
Testu osoa
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali