Denzel Washington
Denzel Hayes Washington, Jr., (Mount Vernon, 1954ko abenduaren 28a - ), ezagunagoa Denzel Washington izenaz, aktore eta zinemagile estatubatuarra da.1980ko hamarkadan ''St. Elsewhere'' telesaila ospetsuan antzeztu zuen.
Kritikak zeharo txalotu du bere lana 1990eko hamarkadaren ondoren, batez ere pertsonai historikoen erretratuak egiteagatik, Steve Biko, Malcolm X, Rubin "Hurricane" Carter, Melvin B. Tolson, Frank Lucas edo Herman Boone hain zuzen ere.
Washingtonek hiru Urrezko Globo Sari eta bi Oscar Sari lortu ditu. Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria lortu duen bigarren afroamerikarra da, Sidney Poitierren ondoren, 2001eko ''Training Day'' filmean egindako bere lanagatik.
Antzeztu izan dituen filma nabarmenenen artean honako hauek daude: ''Cry Freedom'' (1987), ''Glory'' (1989), ''Malcolm X'' (1993), ''The Pelican Brief'' (1993), ''Philadelphia'' (1995), ''Crimson Tide'' (1995), ''Fallen'' (1998), ''The Bone Collector'' (1999), ''The Hurricane'' (1999), ''Training Day'' (2001), ''The Book of Eli'' (2010) eta ''Flight'' (2012).
2014ko Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria jaso zuen. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Washington, Denzel
Argitaratua 2017
Argitaratua 2017
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ