Oprah Winfrey
Oprah Gail Winfrey (1954ko urtarrilaren 29 - ), ezagunagoa Oprah Winfrey izenarekin, Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide jabea, ''talk-show'' aurkezle, aktore, produktore eta filantropista da. Bere ''The Oprah Winfrey Show'' saioagatik ezaguna da, mota horretako saioen artean historia osoan baloraziorik onena jaso duen saioa, AEB osoan zehar 1986tik 2011ra bitarte emititu zena Chicagotik. "Komunikabide Guztietako Erregina" ezizenarekin, afroamerikarrik aberatsena da, AEBko historiako filantropista beltzik handiena eta Ipar Amerikako multi-bilioidun beltz bakarra da. Munduko emakumerik influenteena dela aipatzen da hainbat sailkapenetan. 2013an Barack Obamak Askatasunaren Domina Presidentziala eman zion, eta Duke eta Harvarden ohorezko doktore izendatu dute.Pobrezian jaioa Mississippin, bere ama nerabearekin hezi zen. Txikitan eta bere nerabezaroaren hasieran sexualki abusatu zutela salatu izan du, eta hamalau urterekin haurdun geratu zen, baina bere semea jaio berritan hil zen. Tennesseera joan zen bizitzera, ostean, aita deitzen duen gizon batekin. Bertan irrati batean hasi zen lanean, oraindik ikasten ari zela. 19 urterekin tokiko telebistako gaueko saioan laguntzaile gisa hasi zen. Bere albisteen tono emozionala zela eta, eguneko talk-show batera mugitu zuten, eta Chicagoko saio bat hirugarren postutik lehenengora pasarazi zuenean produktora propioa sortu zuen.
Komunikatzeko modu intimoa sortzeagatik famatua da Winfrey, eta Phil Donahuek egindako talk-show eredua popularizatu eta irauli zuen. XX. mendeko hainbat tabu apurtu zituela dio Yaleko ikerketa batek, adibidez LGBT komunitatea ''mainstream'' bilakatzea komunikabideetan. 1990ko hamarkadaren erdialdean bere saioa aldatu zuen, literatura eta auto-laguntza txertatuz. 2006tik 2008ra Obamaren alde egin zuen, eta uste da honek milioi bat boto erakarri zizkiola Alderdi Demokrataren primariatan. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Winfrey, Oprah
Argitaratua 2013
Argitaratua 2013
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ