Alberto Moravia
Alberto Moravia (Erroma, Italia, 1907ko azaroaren 28a - 1990eko irailaren 26a) idazlea izan zen, italieraz.Kazetari-lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez, ezta maitasunaren bitartez ere. Kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute.
Lan nagusiak: ''Gli indifferenti'' (1929, ''Axolagabeak''), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena; ''Il conformista'' (1951, ''Konformaerraza''); ''La ciociara'' (1947); ''La noia'' (1960; ''Asperra''). Ipuinak (besteren artean, ''Boh'', 1976) eta saiakerak (''L´uomo como fine'', 1966) ere idatzi zituen.
Italiako gerra osteko intelektual zorrotz eta estimatuenetako bat izan zen. Pier Paolo Pasolini idazlea 1950eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen, eta adiskide hurkoak izan ziren poetaren heriotza arte. 1973an etxe partekatu bat erosi zuen Ostiako kostaldean Pier Paolorekin. Historiarako geratu da Erroman Pasolini erail osteko [https://www.youtube.com/watch?v=UZPCmfgZSRs hiletan eman zuen hitzaldia]. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Moravia, Alberto
Argitaratua 2015
Argitaratua 2015
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Thủ Dầu Một
Testu osoa
2
3
nork Moravia, Alberto
Argitaratua 2017
Argitaratua 2017
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Thư viện - Trường Đại học Công nghiệp TP. Hồ Chí Minh