Katsushika Hokusai
Katsushika Hokusai (), Hokusai () izenaz ezaguna (Edo, gaur egungo Tokio, 1760ko urriaren 31 - Tokio, 1849ko maiatzaren 10a), margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniar bat izan zen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua izan zen. Obrak izen ugariz sinatu ondoren (besteak beste, Katsukawa Shunro, Soshunro, Gumbatei, Gyobutsu, Tawara-ya Sori, Kako, Tatsumasa, Shinsai, Kintaisha, Tamekazu, Raito, Raishin, Gakyojin, Manji-o, Manjirojin, baita Hokusai ere), 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik.Oso lan zabala eta askotarikoa egin zuen. Adibidez, ''Hokusai Manga'' (, 1814-1849) lanean,|group=oh}} zehaztasun eta umore handiz erakusten du bere herriko eguneroko bizitza. Paisaien grabatuak aipatu behar dira, ''Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi'' () (ca. 1830-1833) eta ''Fuji mendiaren ehun ikuspegi'' (1834), neurri batean Fuji mendiarekiko atxikimendu pertsonala islatzen zutenak. Serie honetako lan batzuk, besteak beste, ''Kanagawako olatu handia'' () eta ''Fuji egun argitsuetan'' (), izan ziren Hokusairen ospea bermatu zutenak, bai Japonian, bai atzerrian.
Hiroshige margolariarekin batera, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean. Izan ere, XIX. mendeko postinpresionismoko artista askok japoniar artisten bildumak egiten zituztenez, Hokusairen obra batzuk margolari horietako askorengan eragina izan zuen. Hala, Richard Lane historialariaren hitzetan, «XIX. mendearen amaieratik, mendebaldeko artistak, kritikariak eta arte zaleak Asiako beste edozein artistak baino askoz gehiago txunditu zituen». Izan ere, Hokusairen izena ezaguna bazen ere lan horren aurretik, harexen ondorioz lortu zuen bere izenaren onarpen zabala. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Hokusai
Argitaratua 1988
Argitaratua 1988
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ