Rupert Sheldrake
Rupert Sheldrake (Newark-On-Trent, 1942ko ekainaren 28a) britainiar biologoa da, eremu morfikoen kontzeptua asmatzeagatik mundu osoan ezaguna. Horretaz gain, parapsikologiaren arloan ere ekarpen eztaibaidagarriak egin ditu.Cambridgeko unibertsitatean ikasi zuen, eta han bertan hasi zen lanean biokimikaren arloan. Geroago landare-fisiologian jardun zuen ''International Crops Research Institute for the Semi-Arid Tropics'' erakundean, 1978 arte .
1981ean bere eremu morfikoen ideia plazaratu zuen liburu batean (''A New Science of Life: The Hypothesis of Morphic Resonance''). Hipotesi horretan, Sheldrakek egitura biologiko guztiek (intsektuek, hegaztiek, bakterioek edo intsulinaren molekulek ere) oroimen berezi bat dutela iradokitzen du. Fenomeno biologikoak gertagarriago bihurtzen dira askotan gertatzen diren heinean, hots, maiz errepikatzen diren heinean. Era berean, egitura biologikoek beren aurrekoetatik oroimen kolektibo bat heredatzen dutela proposatu du Sheldrakek .
Biologiaren arlokoak ez ezik, parapsikologiako fenomeno batzuk (telepatia, esaterako) argitzeko balioko luke eremu morfikoen hipotesiak, beraren defendatzaileen iritziz.
Komunitate zientikoaren ustez, ordea, eremu morfikoen hipotesia ez da orain arte frogatu, eta sasizientzien eremuan sartu behar da. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Sheldrake, Rupert
Argitaratua 1983
Argitaratua 1983
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ