George Washington
George Washington (1732ko otsailaren 22a – 1799ko abenduaren 14a) Ameriketako Estatu Batuetako armadako buruzagia izan zen Independentzia Gerran (1775-1783) eta, Britainia Handiari gailendu ostean, Estatu Batuetako (AEBetako) lehen presidentea izan zen zortzi urtez (1789-1797).Armada matxinoaren buruzagi izendatu zuten 1775ean. Hurrengo urtean, britainiarrak Bostonetik egotzi zituen, baina New Yorken porrot egin zuen urte haren hondarrean. Hala ere, Delaware ibaia gurutzatu zuen eta etsaia ustekabean harrapatu zuen. Estrategia haren ondorioz, matxinoek bi armada britainiar atzeman zituzten, Saratogan eta Yorktownen.
Zatikatze indarren eta porrotaren aurka borrokatuz eta kongresuarekin, estatu kolonialekin eta frantziar aliatuekin negoziatuz, armada eta aberri ahul bati eutsi zion. 1783an, guda amaitu ostean, Mount Vernongo etxaldera joan zen.
1780ko hamarkadaren amaieran aberri jaioberriaren konfederazioaren artikuluen ahuleziaren beldur zela, Filadelfiako Bilkurako lehendakaria izan zen eta bertan 1787ko AEBetako konstituzioaren zirriborroa bultzatu zuen. 1789an, AEBetako presidente bilakatu zen eta gobernu berriaren usadio eta ohitura ugari finkatu zituen. Britainia Handiaren eta Frantziaren arteko gudek urratzen zuten mundu batean bizirik irauteko gai izango zen herrialde sendo bat sortu gura zuen. 1793ko bere neutraltasun aldarrikapenak kanpoko gudak saihestu zituen. Gobernu zentral indartsu bat ezartzeko, zerga sistema, banku nagusia eta barne-zorra sortu zituen. Bere ospea erabili zuen Jeffersondarren aurka egiteko eta 1795ean Britainia Handiarekin sinatutako Jay Itunaren karietara bake hamarkada bat hasi zen. Alderdi Federalistan inoiz sartu ez arren, haren programaren alde agertu zen eta sorkuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen. Washingtonen agur-hitzaldia dohain errepublikazaleen eta kanpoko guden aurkako aldarrikapenaren eredutzat hartzen da. Wikipediatik informazioa lortu
1
nork Washington, George
Argitaratua 1997
Argitaratua 1997
Thư viện lưu trữ:
Trung tâm Học liệu Trường Đại học Cần Thơ
2
nork Washington, George, 1732-1799.
Argitaratua 1997
Argitaratua 1997
Thư viện lưu trữ:
Thư viện Trường Đại học Đà Lạt


